ROBOTAK ETA ENPLEGUA, ETORKIZUN EZEZAGUNA?

 In Uncategorized @eu

Aurreko artikuluan aldaketa konstanteei buruz hitz egin genuen, eta lan merkatua etengabe aldatzen ari da robotikaren ondorioz (edo robotikari esker?).

El Objetivo telebista programa ere aipatzen genuen, orain dela gutxi gaiari buruz hitz egin zutelako bertan. Horrenbeste robot eta horrenbeste automatizazio ekarriko dituzten arazoei buruz mintzatzeko joera daukaten komunikabideen artean aurki dezakegu telebista programa hau.

Azkenaldian, robotak lanik gabe utzi gaitzaten “beldurraren” inguruan albiste ugari dago. Google-en “robots” hitza bilatuz gero, robotek lan merkatura ekarriko dituzten arazoekin erlazionatuta dauden artikuluak eta albisteak agertzen zaizkigu hasieratik.

robots y empleo serp

robots y empleo serp

Baina hau horrela da? Benetan hainbesterako da?

ROBOTAK ENPLEGU AUKERA BERRIA

E Robotek ez dute enplegu galerarik ekartzen.

Ziur aski ekarriko dituzten aldaketarik nabarmenenak orden sozialeko aldaketak izango dira, ondorioz enplegu asko suntsitu eta sortuko dira. Baina hori beti gertatu da.

Non daude operadore telefonikoak? Non daude lastairak eramaten zituzten langileak? Non daude farolariak? Duela hamarkada batzuetako enpleguak jada ez dira existitzen.

Areago, non daude bideoklub jabeak? Oraindik gutxi batzuk geratzen dira, baina gutxi
iraungo dutela dakigu. Eta aurrekoak baino lanbide askoz berriagoa zen.

Industria iraultzak zeregin ugari ez beharrezko bihurtu zituen. Hala ere, gaur egun milaka milioi pertsona gehiago dago planetan eta inoiz baino lan gehiago guztiontzako.

Baina Espainian ( edo beste estatu batean ) desenplegu tasa oso altua da!!

Baina horrek ez du robot edo teknologiarekin zerikusirik, baizik eta politikarekin. Estatu bakoitzak bere erara antolatzen dituelako lan merkatua, hezkuntza, eta abar.

Hain zuzen ere, langabezia gutxi daukaten herrialde garatuak teknologia berrietara bizkorrago moldatzen dira eta berritzeko eta askoz arinago aurreratzeko erabiltzen dituzte.

Aldaketa konstante bakarra da, hori da ideia nagusia. Azken mendeak erreferentzia bezala hartzen baditugu, teknologikoaren garapena gero eta azkarragoa dela ikus dezakegu, eta ondorioz jendea hobeto bizi dela.

Ordenagailuek lan asko kendu ziguten, eta orain mundu guztiak ordenagailu batekin lan egiten du.

Nire lehengusua nekazaria da eta ez du ordenagailurik erabiltzen!

Beno, baina ziur aski zure lehengusuak erabiltzen duen smartphone telefonoak orain dela hamar urte erabiltzen zen edozein ordenagailu baino potenteago da.

Robotek enplegua kentzen badute, denboraldi baten ondoren, robotak tresna arruntak izango dira, eta edozeinek izango du bere zereginak errazten dituen robota.

Play Code Academy-tik uste dugu txikienek teknologia ulertu behar dutela, bilakaera naturala delako.

Gai eztabaigarria da, iruzkin edo iradokizunik baldin baduzu, jakinarazi iezaguzu.

Recent Posts

Leave a Comment

Contact Us

We're not around right now. But you can send us an email and we'll get back to you, asap.

Start typing and press Enter to search