Haurrentzako Programazioa, Bisuala edo Testuala?

 In Uncategorized @eu

Haurrei programazioa irakasteko, ideiarik ohikoena Scratch programazioarekin hastea da eta, gutxi gorabehera menderatzen duenean, Python bezalako testuan oinarritutako programazio lengoaietara pasatzea.

Horrek zalantzak sortzen ditu. Scracht programazio lengoaia adibidez mundu bat da. Beraz, noiz arte erakutsiko diogu Scratch ikasleari? Noiz hasiko gara Python-ekin (edo beste edozein programazio-lengoaiarekin)? Eta zuzenean Python-ekin hasten bagara?

Beste modu batean esanda, Scracht oztopo bat suposatzen du programazioa “benetan” ikasteko?

ZERGATIK IRAKATSI PROGRAMAZIOA HAURREI?

Ikuste programazioa oztopo bat izaten bukatuko duen jakiteko, lehenik eta behin zertarako izan daitekeen oztopo bat  jakin beharko dugu. Zein da haur programazioa erakustearen helburua?

  • Haur batzuk programatzaileak izango dira. Hots, haien lanbidea izango da.
  • Haur batzuk programazioa ,beste trebetasun batzuen euskarri gisa, eskatuko duten lanbideak izango dituzte. Adibidez, beste irakasgai batzuen artean, programazioa irakasten duen irakasleak. Edo ikasten ari denaren inguruan simulazio bat programatzen duen biologoa.
  • Haur batzuk programatzeko gai izango dira eta teknologia hobby moduan kontrolatuko dute. Robotak, bideojokoak, web orrialdeak…
  • Haur batzuei programazioa ezagutzeak mesede egingo die, egun bizi diren mundu teknologikoa hobeto ulertuko dutelako, nahiz eta programazioan ez aritu.

Ikus dezakegunez, (epe luzerako) helburuak oso desberdinak dira. Eta hemen abiapuntuaz hitz egiten ari gara.

Beraz, arreta haurrak orain behar duenean jartzea, izango da helburua. Eroso sentitzen da testuan oinarritutako programazio lengoaiekin? Ba al du aldez aurreko ezaguerarik? Berehalako emaitzarik ez badu ikusten aspertzen da?

programacion scratch

Horregatik guztiagatik, artikulu hau prestatu dugu, bi motatako programazio lengoaien aldekoak eta aurkakoak aztertzeko.

PROGRAMAZIO LENGOAIA BISUALEN ABANTAILAK TESTUAN OINARRITUTAKO PROGRAMAZIO LENGOAIEI DAGOKIONEZ

  • Programazio bisualak “oztopo” gutxiago aurkezten ditu haurrak egin nahi duena lortu dezan. Irakurtzeko, ikusteko, ikasteko eta gogoratzeko errazagoa da.
  • Egin ahala, egiten ari denaren emaitzak berehala ikustea errazagoa da.
  • Ez da beharrezkoa komandoak eta sintaxiak buruz ikastea. Gehitzeko, antolatzeko eta kokatzeko eskura daude.
  • Bloke-bidezko ikuste-programazioa ukipen-pantaila batekin konbinatzea ezin hobea da haurren interakzioa lortzeko. Literalki programaren kodea ukitzen ari dira. Jada aipatu genuen, Swift Playgrounds-ez hitz egiterakoan.
  • Bloke-bidezko programazioak sintaxi akatsak saihesten ditu, ez delako apenas ezer ez idatzi behar (edo ia ezer ez).
  • Programatzaileak programaren logikan soilik jar dezake arreta (eta ez sintaxian). Hots, “hau egin nahi dut eta gainera programazio lengoaia honen hautazko jarraibide batzuk errespetatu behar ditut” pentsatu beharrean, “hau egin nahi dut” ideian arreta jar dezakezu.
  • Scratch programazioak programaren elementu desberdinen konexioa erakusten du. Testuan oinarritutako lengoaiek ordea, kode hitz-aspertuak dira, lerroak bata bestearen atzetik. Mila lerrotako kode programa batek, 300garren lerroan programatu den zerbait 5000garren lerroan aipatu dezake. Programatzaileak ahalegin handia egin behar du.
  • Scratch programazioa hasieran batean pentsa daitekeena baino askoz ahaltsuagoa da. Nahiz eta umeei zuzenduta egon, ez da “umeentzako hizkuntza soilik”.

TESTUAN OINARRITUTAKO PROGRAMAZIO LENGOAIEN ABANTAILAK, SCRATCH PROGRAMAZIOARI DAGOKIONEZ

  • Etorkizunari begira, Python edo Javascript bezalako lengoaiak 100% profesionalak dira ( “bainarik ” gabe ).
  • Ez soilik etorkizunean Python erabiltzeari begira,adibidez, baizik eta beste edozein programazio-lengoaia erabiltzeari begira ere. Zuzeneko kontaktua izateak, programazioa modu sakonagoan ulertzea ahalbidetuko du (eta beraz, ahaltsuagoa).
  • Lengoaia batzuk (Python adibidez), programazio lengoaia gehienak baino askoz ere errazagoak dira (haur eta helduentzat).
  • Ume batzuei hizkuntza profesionalarekin programatzen ikastea gustatzen zaie, bere moldakortasunagatik. Scratch-ekin edo Alice-rekin joku bat sortu dezakete, baina C++-rekin edozein plataformarako edozein joko sor dezakete.

programacion juego c++

KONKLUSIOA

Ikusmenaren bidez ikastea, umearen gaitasunaren eta umeak egin nahi duenaren mende dago.

Ez dut arazorik ikusten haur txiki batek C++ lengoaiarekin lan egiten hastea, horretarako gai bada. Pantailaren aurrean saialdi bat eta berehala konturatuko da testu-blokeak motibagarriak diren ala ez.

Era berean, 15 urteko mutil batek ez badu inoiz  programaziora hurbiltzerik izan, Scratch-en hurbiltze bat aurki dezake. Hots:

  • Scratch programazio lengoaiatik edo testu programazio lengoaia batekin hastea, berdin dio, ez dago arazorik.
  • Garrantzitsua da motibagarria iruditzea eta egin nahi duena egiten baimen diezaiola (ziur arki zerbait dibertigarria).
  • Helduek ere lengoaia grafikoak erabiltzen dituzte (nahiz eta hain ohikoa ez izan).

Beraz jar ezazu zure haurra ordenagailuaren aurrean eta berak erabaki dezan zer da gehien gustatzen zaiona. Programazioaren logika ikasiko du eta hortik aurrera dena ondo joango da.

Recent Posts

Leave a Comment

Contact Us

We're not around right now. But you can send us an email and we'll get back to you, asap.

Start typing and press Enter to search